XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez... Barkatzen diegula, bihotzez, aditu?, bihotz osoz; horrela agindu digu apezak.

Bai, Manuela, entzun diot.

Ahaztu gabe, ordea, hitz horiek esateko.

Noski, andrea.

Baina, halere, justiziak bere bidea egin behar duela.

Bai... Horixe!, alkateak esan duena... nola zen?, errudunek legearen zama gogorra jasan behar dutela, horixe, zama, gupidarik gabe.

Ez dakit, Manuela... Betikoa zu, Andoni!

Eta biak, kupigarriak, hantxe zeuden mikrofonoaren aurrean, susu-musuka, belarritik belarrira mintzatuz.

Bitartean, Mattin Edurneren atzean jarri da eta bi esku beroez gerritik estuki, a zein leunki, heltzen dio.

Neskak burua jira eta, arnas epela Mattinen aurpegira jaurtikiaz jostalari esaten dio: guraso hiztunak!...

... Kantauri haserrearen uhin zaratatsuak indartuz eta zakartuz doaz poliki-poliki.

Jaizkibelgo arroka gorri harroen kontra asaldatzen eta oldartzen hasiak dira gero eta biziago.

Amestiaren zainetan ere odola berotzen ari da arinki.

Amaierara heldu behar dut.

Ahalik eta arinen. Edurne.

Horretara iritsi behar dut.

Eta agudo gainera. Lehenbailehen.

Igerian ez jakitea! Eta olatu erraldoiak gero eta gorago datoz mehatxuzko zipriztinetan lehertuz.

Mikelek bai, hark badaki igerian.

Ondo gainera.

Tartekoak arindu beharko ditut.

Amaierara heldu behar dut lehenbailehen. Edurnegana.

Ordubete egin zuten biek uretan, bakarrik, jostalari.

Ametsaren amaierara heldu.

Eta luze etzaten da berriro, zain guztiak tente, gorputz osoa erne.

Aita, lehenbailehen buka ezazu...

... Azkenean adoretu da aita.

Mikrofonoari heldu dio eskuak dardar.